IKASTURTE AMAIERAKO TAILERREN ERAKUSKETA.

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Ekainaren 5ean, ostirala, eta ekainaren 6an, larunbata, 20:00etan Kultur Etxean. Uharteko helduen antzerki Tailerraren ikasturte amaierako erakustaldia. “Reich-en Miseriak”. Gonbidapenen banaketa ordu bete lehenagotik.
“Garai txarrak, Europako gainbehera handia. Jada garai hartako gutxi bizi dira eta, aldi berean, gertatutakoa ezinezkoa iruditzen zaigu bizi izan ez dugunontzat. Gaur horrelako egoera errepikatzeko aukera urruti daukagu? Uharteko Antzerki Tailerrak Bertolt Brecht-en testuei ekingo dio beren sendotasunagatik, argitasunagatik, sastadak bezain zuzenak, memorian gelditzen diren esaldiak eta, seguruenik, ahaztu nahi dituzunak. Baina badira munduak ahaztu behar ez dituen gauzak.”
ANIMATU ETA UHARTEARREN SORMENA EZAGUTZERA ETORRI!!!

Antolatzaileak: Uharteko Kultur Etxea eta Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatea.

You may also like...