ANTZERKIA Sarrera: 1,55€

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Urriaren 24an, larunbata, 20:00etan Kultur Etxean. BUTACA 78ren ARTE ESKOLAKO ANTZERKI TALDEA. “EL PADRE” obra.
“El Padre” obra, Florian Zenner dramagile frantziarrarena, eskarmentu handiko Ignazio Aranaz Nafar zuzendariak moldatu eta zuzendu du. Lanak badu alzheimerraren gaixotasuna gaixoaren ikuspuntutik erakusteko berezitasuna; horrela, publikoak hobeto uler dezake zer pairatzen duten progresiboki bere memoriak galduz doazen pertsonek. Daniel bakarrik bizi da eta bere bizitzako bidearen amaieran dago. Danielek aurre ematen dio gaixotasunari; bere alabarentzat, Nicolentzat, egoera ia eustezina egiten zaio. Aita-alabek badakite, oso mingarria izan arren, beste pauso bat eman behar dutela, inoiz eman nahi izan ez zuten behin betiko pausoa.
Obraren amaieran ALZHEIMER GAIXOEN SENIDEEN ELKARTEArekin solasaldia.
Antolatzailea: Andre Mari Emakume Elkartea.

You may also like...