UDALAREN KIROL PATRONATUA UDALAREN KIROL ZERBITZURA BIHURTZEKO PROPOSAMENA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Patronato deportes euskZER DA UHARTEKO UDALAREN KIROL PATRONATUA?

Uharteko Udalaren Kirol Patronatuak organismo autonomoa da eta Uharteko Udalaren izaera administratibotik independentea, eta honen bidez kudeatzen da udalerrikok irola.
Proposamen berriarekin entitate honek organismo autonomoa izateari utzi egiten du eta pasatzen da udalaren barnean sartutako zerbitzu publiko izatera, gainerako zerbitzuak bezalaxe.

ZERGATIK BIHURTU NAHI DA UDALAREN KIROL ZERBITZU BATEAN?

Comptos Ganberak eginiko azken auditorian Uharteko Udalari aholkatu zion Udalaren Kirol Patronatua deuseztatzea eta Udalaren azpiegituran Udal Zerbitzu bezala txertatzea. Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza arloetatik disoluzioa gomendatzen dute kudeaketa ekonomiko eta juridiko arinagoa eta efektiboagoa ahalbidetzeko.

ZEIN DA GURE BALORAZIOA HAINBESTE URTEETAN UDALAREN KIROL PATRONATUAK GURE HERRIAN EGIN DUEN KIROL KUDEAKETAZ?

Udalaren Kirol Patronatuak kirolaren defentsaren eta onuraren alde egin duen lana hutsik gabeko izan da, eta bertan eta berarekin lan egin duten pertsona guztiei gure eske rona helarazi nahi diegu.

ZEINTZUK DIRA GURE HELBURUAK UDALAREN KIROL ZERBITZU BEZALA BIHURTZEAREKIN?

1. Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza arloetatik detektatutako hainbat arazo administratiboak konpondu, eta Comptos Ganberak gomendatutakoa bete.
2. Udalaren Kirol Zerbitzua bihurtzearekin egungo Uharteko kirol sistema ez aldatzea bermatu, saiatuz orain arteko Udalaren Kirol Patronatuak izan duen azpiegitura eta funtzionamenduarekin antza gehien duen zerbitzu bat sortzen.
3. Kirol kudeaketa eta herritarrari arreta hobetu.
4. Udalaren Kirol Zerbitzu berrian herritarren parte-hartzea handitu.
5. Uharteko udal kirolaren irudi korporatiboa mantendu, hainbeste urteetan sustatua, eta sustapen horretan lanean jarraitu.

NOLA LORTUKO DITUGU HELBURU HORIEK?

1. Osoko bilkuran Udalaren Kirol Zerbitzuaren funtzionamendua arautuko duen ordenantza bat onartuz, Patronatuaren egungo estatutuetan oinarrituta, non ondorengo alderdi hauek jasoko diren:
a) Udalaren Kirol Zerbitzuaren helburuak eta xedeak.
b) Zerbitzu berriaren antolaketa eta administrazioa.
c) Zerbitzu berriaren kudeaketan herritarren parte-hartzea.
d) Aipatu zerbitzu horri atxikitutako udal langilea keta haien funtzioak.
2. Giza baliabideak Zerbitzu berriaren beharretara egokituz.
3. Uharteko Kirol Zerbitzu berriaren Kirol Batzordean parte-hartzea handituz.
4. Logotipo (marrazki) bera mantenduz, Uhateko udal kirolaren irudi korporatiboaren ikur.
PROZESU (BIHURTZE) HAU PARTE-HARTZAILEA IZATEA NAHI DUGU

Hauxe da Udalaren Kirol Zerbitzu berria arautuko duen Ordenantzaren proposamena.

Gai honi buruz duzun iritzia jaso nahi dugu, bai eta ordenantzari buruzkoa ere.

Uharteko Udalak dokumentu honi buruz eta hasitako prozesu honi buruz jasotzen dituen iritzi eta ekarpen guztiak baloratuko ditu.

NOLA HAR DEZAKET PARTE?

1. deportes@huarte.es helbidera mezu bati gorriz.
2. Soilik baloratuko dira abenduaren 1a baino lehen jasotako ekarpenak.
3. Mezuaren gaian jarri beharko duzu:
-udalaren kirol zerbitzu berriari buruzko ekarpena.
3. Identifikatu beharko zara: izena eta bi abizenak. Uharten erroldatua ote zauden, eta udalaren kirol instalazioetako abonatua ote zaren.
4. Klub edo kirol elkarte bateni zenean egiten baduzu ekarpena, adierazi.
Azaldutako interesa eskertzen dizuegu.

UDALAREN KIROL PATRONATUKO LEHENDAKARIA (Edorta Beltzunegi).

You may also like...