NAFAR ESZENIKA. ANTZERKI AMATEURRAREN 5. JAIALDIA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Otsailaren 5etik 27ra arte. Mendillorriko Civivox eta Uharteko Kultur Etxea, Nafarroako Amateur Antzerki Federazioko laguntzarekin batera.

MENDILLORRIKO CIVIVOX-en IKUSKIZUNAK. Sarrera: 3€
• Otsailaren 5ean, ostirala, 19.30ean. Alhama Teatro-ren “Cosas de mujeres” obra, Corella.
• Otsailaren 12an, ostirala, 19.30ean. Gabalzeka-ren “El escenario del crimen” obra, Tafalla.
• Otsailaren 19an, ostirala, 19.30ean. La Trapera-ren “Tartufo o el impositor” obra, Peralta.
• Otsailaren 26an, ostirala, 19.30ean. Kromlech-en “De cama en cama” obra, Uharte.

UHARTEKO KULTUR ETXEAN. Entrada: 4,10€
Otsailaren 6an, larunbata, 19.30ean. “Pequeños crímenes conyugales” Iruñeko Aquí hay madera-ren konpainiarena.
Tragikomedia islatzaile honetan dena da ustezkoa. Ekingo dio inoiz amore ematen ez duen eta elkartuta jarraitzeagatik borroka egiten duten urteek higatutako bikote baten unibertsoari; gertatzen dena gertatzen dela, heriotzak gu banandu arte. Edo … “ustezko heriotza ” … edo “ustezkoa ”.
Otsailaren 13an, larunbata, 19.30ean. Ataparana taldearen “Tres sombreros de Copa”, Dicastillo.
Obra honetan, Mihurak bizikidetasun zoriontsu baten alderdi poetiko eta sentimentala elkartuko ditu umorezko eta satirikoa den alderdiarekin; bi mundu bateraezinak: burgesa, hipokrita, zurruna eta moral zorrotzekoa alde batetik, eta librea, bizia, ohituren eta konbentzionalismoen kontrakoa bestetik.

Otsailaren 20an, larunbata, 19.30ean. El Bardo taldearen “La Taberna Fantástica”, Atarrabia.
Akzioa igarotzen da Madrilgo auzo marjinal baten tabernan, bertan biltzen dira “kinkiak ”; mespretxuz horrela izendatzen dituzte bizitza ahal duten moduan bilatzen dutenei. Pertsonaiek etsi egiten diote patu eta bidegabekeri honi; gertatzen zaiena madarikazio bat izango balitz bezala ikusten dute, edo hanka-sartze bat bezala. Hitz batez… “bizitzako kontuak ”.

Otsailaren 27an, larunbata, 19.30ean. Zarrapastra taldearen “Urtsua” obra, Iruñea.
Baztan Haranean, istorio sutsua Nafarroa Beherako noble baten eta Arizkuneko Urtsuako jauregiaren oinordeko baten artean, mendez mende bizirik dirau koplen bitartez. Ezkontzaren bezperan, norbaitek deskubritzen du nobleak arretatsu gordetako sekretua. Hori dela eta, gaztearen eta bere anaiaren arteko elkarrizketa bat sortuko zen; eta Mikel Laboa kantautore apartak interpretatu zuena. Agotak, artisau bikainak eta tresna sortzaileak, Bozate-n kokatuak Urtsuako jauregiaren oinaldean, garaian herri madarikatua bezala tratatzen zituzten; egoera hau obran islatzen da zuzeneko musikaren bitartez

You may also like...