UHARTEKO UDALAK GALDETZEN DU

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Uharteko Udalak hitzartu du auzotarren artean galdeketa bat egitea jaietan bigantxak askatzearen inguruan, sentikortasun desberdinak jasotzeko eta baloratzeko zein den Uharteko herriaren iritzia gai honen gainean.

Honetarako, Uharteko Udalak hitzartu du bozketa ondoko modura egitea: bozketa maiatzaren 9tik 14ra arte irekita egonen da.

  • Maiatzaren 9tik, astelehena, maiatzaren 13ra arte, ostirala, Udaleko bulegoetan 09:00 -14:00 ordutegian.
  • Maiatzaren 9tik, astelehena, maiatzaren 13ra arte, Ugarrandiako Kirol Instalazioetan 17:00 – 22:00 ordutegian.
  • Maiatzaren 14an, larunbata, Kultur Etxean 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 ordutegian.

Botoa eman ahalko dute 16 urtetik gorako eta 2000. urtean jaiotako auzotarrek, NAN aurkeztuta.

Galdeketak parte hartzearen %20ra ailegatu edota kopuru hau gainditu egiten badu, erabakia loteslea izatea hitzartu da.

You may also like...