UHARTEK IDOMENI ERREFUXIATU-GUNEA (GREZIA) LAGUNTZEN DU

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

UDAKO ARROPA ETA OINETAKOAK ETA GAINONTZEKO TRESNERIREN (etxeko gauzak) BILKETA: maiatzaren 16tik 22ra. Truke merkatua eta Jubilatuen boluntario taldearen laguntzarekin eta talde, saltoki eta norbanako guztien lankidetzari irekia.

  • Udako arropa eta oinetakoak. Jertseirik ez!

  • Txikientzako bereziki diren udako arropa eta oinetakoak.

  • Eguzkirako krema.

  • Aulkitxoak, haurtxoak gainean eramateko motxila eta zapiak…

  • Etxerako gailuak: eltzeak, zartagiak, pitxerrak (kristalezkoak ez direnak), mahai-tresnak, burruntzaliak (latetan sukaldatzen ari dira).

  • Kanpin-dendak (zenbat eta handiagoak hobe).

  • Itzala emateko ohialak (euritarako baino itzaletarako eta haizearentzako batez ere).

  • Potitoak (plastikozko ontzietan daudenak soilik).

  • Garbitasuna: hortzorea, txanpua, haurrentzako txanpua, zorrien aurkakoak, konpresa eta pixoihalak.

Bilketa gunea: Udal etxabea, Diego Mina kalea, 8 – atzealdea (10:00etatik 13:00etara eta 17.00etatik 20.00etara).

DIRU BILKETA: Zure ekarpena Laboral Kutxan eta Rural Kutxan ireki ditugun kontu zenbakietan egin dezakezu ekainaren 5a baino lehen. Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteari bideratuko zaio, haien bidez egiten baita Greziako proiektu hau. Zure laguntza behar-beharrezkoa da!

KONTU ZENBAKIAK:

Laboral kutxa: ES07 3035 0137 88 1370021884

Caja Rural: ES76 3008 0087 7933 7318 9814

IDOMENIN LAGUNTZEKO INTERESA DUTEN BOLUNTARIOAK (Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen bidez): 626138113 telefonora hots egin.

Oharra: epez kanpo ez da artikulurik jasoko. Eskaera honekin bat ez datozen artikuluak jasoko balira, bestelako ongintza helburuetara bideratuko lirateke.

UHARTEN ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU: bilketa, sailkapena, kamioia betetzea eta hustea… Animatzen bazara, edozein udal sailekin kontaktuan jarri lehen bait lehen edo HEMEN IZENA EMAN!! https://docs.google.com/forms/d/1VGRAO2lZQvinEptApp3jXBqg1WzvDY44Vac8KYxPB8g/viewform

Laguntzaileak: Uharteko Cáritas, Truke Azoka, Boluntario taldea, Uharteko talde, elkarte eta klubak, saltokiak, norbanakoak eta Uharteko Udala.

You may also like...