“Anaitasuna” ren jaietako egitarauaren azalerako kartel lehiaketaren OINARRIAK. 2016

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

UHARTEKO UDALAK “ANAITASUNA”REN JAIETAKO GAIARI BURUZKO KARTEL LEHIAKETAREN DEIALDIA EGITEN DU, ONDORENGO OINARRIEN ARABERA.

  1. Kartel guztiak “ANAITASUNA”ren jaiari buruzkoak izango dira. Edonork har dezake parte, bakoitzak nahi duen kartel adinak aurkez ditzakeelarik. Kartel horiek jatorrizkoak izan beharko dira, eta ez orain arte argitaratutako argazki, kartel edo marrazkietan oinarriturik.
  2. Aurkezteko epea abuztuaren 21ean arratsaldeko ordu bietara arte luzatuko da.
  1. Kartelak Udaletxean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako epea itxi aurretik, eta ez da epetik kanpoko lanik onartuko.
  1. kartelak eskuan uzten direnean, errezibo bat luzatuko da, aurkeztutako lana jasotzeko balioko duena. Behin lehiaketa amaituta, lehiakideek hilabeteko epea izanen dute euren kartelak jasotzeko, sarituak izan ezik; hauek udalaren jabegora igaroko baitute. Lehiaketa erabaki ondoko 30 eguneko epea iraganda hautatutako lanen egileek lanak erretiratu ez badituzte, horiei uko egin dietela ulertuko da eta Uharteko udalak nahi duenerako erabili ahalko ditu, erreklamazioko edota kalte-ordaineko inongo eskubiderik aitortu gabe.
  1. Kartelak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, kartelaren beraren atzeko aldean idatzi beharko den lelo baten pean. Kartelarekin batera, gutun-azal bat aurkeztu beharko da eta honen kanpoaldean kartelaren lelo bera. Barruko aldean, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono  zenbakia, helbide elektronikoa eta Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Era berean, lana orijinala eta argitaragabea ziurtatzeko egilearen aitorpen sinatua erantsi beharko da.
  1. Kartelak, euskarri zurrunean eta neurri hauetakoak izango dira: altueraz 61,5 cm eta zabaleraz 42 cm, “HUARTE-UHARTE 2016” testu bakarra jarriko delarik (gainekoa, hots, jaien izena, bai  euskaraz bai gaztelaniaz inprimategiak jarriko du).
  • Kartelak egiteko edozein teknika erabil daiteke eta aurkeztutako lanetan, formatu ezberdinetan kopiak ateratzeko erraztasuna baloratuko da.
  • Aurkeztutako kartel edota kartelen bertsio digitala gehituko da, artxiboaren izenean kartelaren izenburua agertuko da soilik
  1. Arteaz asko dakien pertsonez, kulturala koordinazioko zein Uharteko Udaleko Kultur Batzordeko kideez osaturiko epaimahai kalifikatzailea, lehiaketaren oinarrietara atxikitzen ez diren kartelak baztertu eta gero, bigarren oinarrian  aipatzen den, lanak emateko epea bukatzen denetik 15 egun barru sarituen izenak  zabalduko dituzte.
  1. Epaimahaiak hiru kartel finalista aukeratuko ditu. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da eta komunikabideen bidez jakinaraziko da abuztuaren 24an. Ondoren, herritarren parte-hartzeko epe bat zabalduko da, abuztuaren 25etik 30era arte, eta norbanakoen bozketa bidez, Uharteko auzotarren botoen bitartez, bozka gehien duen kartela izanen da Lehiaketaren kartel sariduna. Bozketa egiteko prozedura behar bezala iragarriko da.
  1. Epaimahaiaren ustez lehen lanari 600 eurotako saria emango zaio, lan hau Udalarentzat izango delarik, eta baita 300 eurotako akzesita ere.
  1. Egile berak sari bakarra jaso ahal izango du; kalifikazio handienak lortzen baditu bi modalitateetan, lehenengo saria emango zaio eta accesita hurrengo lan bozkatuena sarituko da.
  1. Saria ordainduta, Uharteko Udala kartelaren jabe bakarra izango da eta lan saridunari dagozkion lan jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu. Halaber, lan hori libreki erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatu ahalko ditu, Jabetza Intelektualari buruzko Testu Bateratuen 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non eskubidea izanen baitu lana edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edota formatuan erreproduzitzeko eta lanaren merkataritza-ustiapena burutzeko, banaketa eta komunikazio publikoa egiteko. Aurrekoak berariaz hartzen ditu barne lanak online igorri eta transmititzea, eta horiek eskura paratzea, internet tankerako sare digital elkarreragileen bidez.
  1. Uharteko Udalak beretzat gordetzen du, lan guztiekin edota haietako batzuekin, erakusketa bat egiteko eskubidea, zehazten diren toki, egun eta ordu egokietan. Kasu honetan, kartelak itzuliko dira erakusketa bukatu ondoren.
  1. Lehiaketa honetan parte hartzeak dakar oinarri hauek guztiak onartu eta epaimahaiaren erabakiei men egitea.
  2. Nafarroako Herri Administrazioaren Lege Foralaren disposizio guztiak lotuko dira lehiaketa honetan.

You may also like...