EDUKIONTZIA BIRPENTSATZEN – DINAMIKETAN PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

 

Hemen gaude berriz, neguko atsedenalditxoaren ostean Edukiontzia birpentsatzen. 

Pentsatzeko, diseinatzeko eta eraikitzeko izango den fase berri honi hasiera emateko Ostiralean Maiatzaren 12an arratsaldeko 18tan egingo diren Dinamiketara gonbidatu nahi zaitugu.

Gogoratuko duzun bezala, erresidentziaren lehenengo fasean Uharteko biztanleak eta Zentroko artistak eta erabiltzaileak aintzat hartzen zituen ikerketa lan sakon batean murgildu ginen. Horretarako elkarrizketa desberdiak gauzatu genituen. Uharteko espazio amankomunak bilatzeko paseo bat ere egin genuen, “Aperitifak” seriearen barnean.

Uharte herria eta Uharteko Zentroaren arteko Topagune bat bilatzeak duen garrantzia izan zen fase honetatik atera ahal izan genuen ondorioa. Horrela, ezinbestekotzat ikusten dugu Zentroa bere eremu hurbilenean eragina izatea, orain arte ez bezala.

Eta orain, azkeneko fasean gaude, lan guztia gauzatzeko unea. Orain da gure topagune berria diseinatzeko, eraikitzeko, pentsatzeko eta erabakitzeko unea.

Guzti honen gauzapenerako 3 fase desberdindu ditugu:

  • 1go FASEA: Erabilerak + diseinua
  • 2. FASEA: Eraikuntza
  • 3. FASEA: Aktibazioa

1go Fasean gaude orain. Erabilerak eta diseinua erabakitzeko dinamika batzuk egingo ditugu, guzti honen inguruan lan eginez.

Dinamika hauen helburu nagusiak 2 izango dira:

Alde batetik erabilerak, beharrak lokalizatzea eta definitzea. Zer aktibitate egingo zenituzke Topagune Zentroan? Zer da Zentroan faltan botatzen duzuna? Eta herrian?

Bestaldetik, Topagune Berria-ren diseinuan lan egitea. Nola irudikatzen duzu espazio berri hau?

Guzti hau zu gabe ein da eraiki, ezin da aurrera eraman. Maiatzaren 12an, ostirala arratsaldeko 18tan itxaroten zaitugu.

Mesedez, zabaldu ezazu mezua interesa eduki dezekeen edonori.

Mila esker!

OREKARI estudio

You may also like...