UHARTEKO TALDEENDAKO TAILERRAK WEB ORRI HAU INDARTZEKO

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Kaixo!

Urte berriarekin batera  //conoce-uharte-ezagutu.info/eu/  tresna kolektiboari bultzada berri bat eman nahi diogu!  Horretarako bi formakuntza saio antolatu ditugu, erabilerari buruzko ezagutzak bergogorazi eta tresna honek zuen taldeak egiten duen lana zabaldu eta komunikatzeko izan ditzakeen aukerez jabetzeko.

Formakuntza tailer hauek Uharten antolatuta zaudeten kolektiboetako kideei daude zuzendurik. Talde batzuek zehaztuta daukazue lan hauetaz arduratzen den pertsona. Beste batzuek lan honetaz arduratuko den pertsona berria izendatu duze.   Eta beste talde batzuek aldiz, momentu honetan ez daukazue inor lan hau egiten. Burutuko ditugun tailer hauek aukera paregabea dira erabiltzen ari zaretenoi ezagutzak eguneratu ahal izateko eta erabiltzen ez duzutenoi erabiltzen hasteko.

Helburua,  www.conoce-uharte-ezagutu.info tresna kolektiboa elikatu eta modu horretan Uharten gertatzen denari buruzko informazio guztia kolektiboen esku eta baita bizilagunen naiz kanpotarren esku uztea da. Eta hau guztia, nola ez, denon artean!

Edozein arrazoiengatik ezinezkoa baduzute formakuntzetan parte hartzea, eta zalantzaren bat izanez gero jarri harremanetan gurekin.

    Saioak ahalik eta hoberen antolatu ahal izateko, honako helbide elektroniakoaren bidez izen ematea eskatzen dizuegu: cultura@huarte.es,  Izen ematea ere WhatsApp bidez egin dezakuzue 646981423 telefonoan.

OSTEGUNA, APIRILAK 12. Ordutegia:  19:00-21:00. Lekua: Zubiarte Euskaltegia.

WORD PRESS BLOG-aren ERABILERA

Nola zabaldu zure taldearen informazioa web orrialdean? Informazioa jarri, erabili beharreko hizkuntza, trikimailuak, irudiak bideoak, dokumentuak, nola txertatu, etab

  1. Sarrera bat sortu: lengoaiaren erabilera, trukoak, irudiak, bideoak, dokumentuak  nola sartu.
  2. Zirriborroak sortu, publikatu edo publikazioa porgramatu.
  3. Ekitaldi bat sortu eta ekitaldien EGUTEGIAn txertatu.
  4. Facebookaren erabilpena.
  5. Zalantzak argitzea.
  6. Ekarpenak. Nola hobetu dezakegu gure web-a?

 

You may also like...