ASTE SANTUKO HIRI KANPALDIAK – AURREINSKRIPZIOA

Planik bai?
Udaletik eskaintzen diren ASTE SANTUKO HIRI KANPALDIETAN izena ematera animatzen zaituztegu. Udaleku horiek haur hezkuntzako 1. maila eta lehen hezkuntzako 6. maila artean ikasten ari diren neska-mutilentzako dira eta Txubindo Naturgelak ematen ditu.
Ikusiko duzue, primeran pasako dute!
Izen-emate epea: otsailaren 26tik martxoaren 2ra, 948 012 012 telefonoan.
ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era. Jantoki zerbitzua (14:00-15:30) eskainiko da, bazkaria etxetik ekarrita.
Euskara eta Gaztelaniazko taldeak.
Plaza kopurua: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.
Matrikulazioa:
AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 22,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
PLAZAK KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez, martxoaren 5etik 7ra.
MATRIKULAK: martxoaren 12tik 16ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
- Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
- Osasun txartelaren fotokopia.
- IBAN – Kontu zenbakia.
- 2016eko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
PREZIO PUBLIKOA (4 egun):
- 5.000 € bitarteko PCE – 22,50€.
- 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 37,00€.
- 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 46,50€.
- 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 51,00€.
- 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 56,50€.
- 20.001 eurotik gorako PCE – 62,00€.
- Erroldatu gabeak – 96,00€.
- Jantoki zerbitzua (14:00-15:30). Prezioa 18,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 9,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da.



