#ConoceUharteEzagutu2018 Orientazioko Bosgarren Jardunaldia

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Apirilaren 15ean, igandean. 2 eta 5 kideko taldeak. Izen ematea apirilaren 11a arte.
Apirilaren 15ean Bosgarren “Conoce Uharte Ezagutu” Orientazio-Jokoaren Jardunaldia eginen dugu, http://conoce-uharte-ezagutu.info gure web orrialdea bultzatzen jarraitzeko.

Iaz 350 pertsona baino gehiago elkartu eta primeran pasatu genuen eguraldi txarra egin arren.

Berriz ere martxan jarriko gara Uharte ezagutzeko

Iazko jardunaldiko argazki gehiago ikusi nahi baduzu, sakatu ondorengo loturan:

https://www.flickr.com/photos/conoce-uharte-ezagutu/albums/72157681139624302/page1/

Jarduera herrikoia da, bertan, herri osoan zehar sakabanatuta egonen diren 18 puntu aurkitu beharko dira. Horietako batzuek oso leku ezagunak aipatuko dituzte eta beste batzuk, berriz, zein diren bilatu beharko dituzue. Horretarako martxoaren 21etik aurrera, Web orrialdean agertuko dira puntu bakoitzeko pista ezberdinak. Beraz, erne egon!
Taldeak soilik lekuak identifikatu behar ditu, estrategia bat disenatu eta jokoaz gozatzen saiatu!! Puntu guztiek ez dute berdin balio!! Jardunaldiaren amaieran El Ferial parkean bilduko gara ogi-mami jate batekin ospatzeko.
Nork parte har dezake? 2 eta 5 kideko taldeak. Ez dago adin mugarik. Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean. Amaitzeko, ogi-mami jate batekin ospatuko dugu. Zure lagunekin, familiarekin edota auzokideekin inskriba zaitez!
Aurreko urtean bezala, Rally Fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen dugu. Informazio gehiago www.conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean.

Izen ematea apirilaren 1etik 11ra. Interneten bitartez honako lotura jarraituz  https://goo.gl/forms/qJuxET1ELTUznBec2 edo Ugazten edota Kultur Etxean, taldearen izena, partehartzaileak eta kategoria adieraziz.

Kategoria A): Taldean 10 urte baino gutxiagoko adina duen taldekideren bat dagoenean (2008. urtetik aurerra).
Kategoria B): Taldeko kide guztiak 10 urtetik gorakoak direnean (2007. urtea)

Oharra: adingabekoek, 12 urte baino helduagoak, parte hartu ahalko duzue zuek bakarrik taldean, baina gurasoen baimena bete beharko duzue formularioaren bidez.

Ordutegia:

09:30 El Ferial plazan, mapa eta jokoaren informazioa jaso. Photocall.Eguraldi txarra egitekotan, eskola zaharretako patioko karpatik aterako da.
10:30 Tadeldeen irteera.
12:30 Jokoaren amaierako gehienezko ordua.
13:00 Partehartzaileendako “ogi-mami” jatea “El Ferial” parkean edo karpan (euria izanda).

Inskripzioaren prezioa: 1’5€ pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko 09:30 “El Ferial” parkean edo karpan (euria izanda).
Martxoaren 21etik aurrera, ibilbidearen mapa et pistak http://conoce-uharte-ezagutu.info Web orrialdean zabalduko dira.

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlijuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Nafarroa Kirol Elkartea, Uharteko auzotarrak, mendi taldea
eta Uharteko Udala.

You may also like...