#ConoceUharteEzagutu2018 8, 9 eta 10. puntuak

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

8. Puntua: “PUNTU ABENTURA”

1. pista 3tik:

Goitik edo behetik hasi beharko pika hau aurkitzeko.

2. pista 3tik:

Izen xelebrea duen aldapa bat naiz.

3. pista 3tik:

Mina hestebeteen lantegia eraikitzeko erabili ninduten, bertatik harrobiko harriak jaisteko, 1864. urte aldera.

9. Puntua

1. pista 3tik:

Minez urraturik menditik baztertu ninduten, baina izarrak ikusten jarraitzen dut eta pozik txoratzen jarriko naiz berriro ere beso artean hartzen banauzue.

2. pista 3tik:

Burrin izenarekin ezagutzen naute eta ibiltari asko ikusten ditut bertatik igarotzen; lehen hurbiletik eta orain urrunagotik, tunel baten azpitik.

3. pista 3tik:

Iparraldean dagoen muga naizenez, leku honetan elkartzen naiz Esteribar eta Ezkabarterekin.

10. Puntua

1. pista 3tik:

1923an eraiki ninduten eta bere gelako leihotik On Toribio Beroizek, ur-azti trebeak, gure herriaren eta herritarren bista zoragarriaz gozatzen zuen.

2. pista 3tik:

Nahiz eta kanpoaldean egon, garai batean herriarekiko harremana estua izaten zen, urte askotan
hemengo bizilagunek, gehienak “ardi galduak”, Uharteko komertzioetatik erositakoarekin jaten baitzuten.

3. pista 3tik:

Urteetan zehar erabilera ugari izan ditut, baina 1979 urtetik aitzina herriko izena daraman institutuan bihurtuta nago eta hemen jakiak prestatzen, kotxeak konpontzen… ikasten da.

You may also like...