Sorry, this entry is only available in Basque, European Spanish and French.
Uharteko Jota eskolak Cadreitako jota jaialdian parte hartu zuen Sancho Azkarraren jotarekin.
Santi Urtubia gure zuzendariak konposatutako Manu Álvarez-en laburmetraiko jotak (2017-ko Abenduak 21-ean ospatu zen laburmetrai jaialdian epaimahaiaren saria irabazi zuen), Apirilak 21-ean berriro berpiztu zen Cadreitako La Unión Kasinoan.
Gure eskolak ilusio handiz gogoratuko duen eguna izango da gure maixu, jota abesle aparta, zuzendari, musikagile eta bizitza osoa jotei dihardun izanagatik Santi Urtubia-ri omenaldia egin geniolako.
Gure emanaldiari amaiera bikaina emateko, Uharteko hiru kultur talde elkartu ginen txiki nahiz handien gozamenerako. Uharteko dultzaineroak eta erraldoien konpartsa gurekin bateratu ziren San Estebango jaitsiera antzezteko.
Jota eskolak dultzaineroei eta erraldoien konpartsari eskerrak eman nahi dizkiegu beraien baldintzarik gabeko laguntzagatik.
