GAZTE PSIKOAHOLKULARITZA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Zer da Gazte Psikoaholkularitza?

Edozein gaztearentzako zerbitzu bat da, bertan solasaldia izan, barrena lasaitu edo epaiketarik ezta etiketarik gabeko laguntza eskuratzeko.  

Nola?

Gu bion artean, hurbiltasunetik, ulermenetik, horizontaltasunetik, adierazpen ariketa desberdinen bidez, elkarrekin egonezina edota interesa pizten dizun guzti horretatik bidaiatuko dugu.

Zergatik?

Pertsona guztiek gure bizitzako momenturen batean laguntza behar izatea arrunta eta posible delako.

 

Amaia Etxeberria-k, gazterian espezializatutako psikologoa, adierazpen eta arte-terapia ariketen bidez lagunduko zaitu.

 

Doakoa, anonimoa eta isilpekoa.

 

Zatoz: UGAZTE-Uharteko gazte lokalera, asteazkenetan, 16:00etatik 17:00etara
Idatzi: psicoasesoria@huarte.es
Postontzi birtuala: Uharteko Udalaren web orrian
Deitu edo WhatsApp-a bidali: 629 97 70 30 zenbakira

 

 

You may also like...