Badator EUSKARALDIA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Gero eta hurbilago dago data 11 EGUN EUSKARAZ bizitzeko!!!

Azaroaren 23an San Juan plazan elkartu eta txupinazoa botako dugu!!!!

Zatozte denok EUSKARALDIAren hasierara!

Gainera, egun horretan bertan Uharteko merkatariek emandako opariekin osatutako saski eder bat zozketatuko dugu. Nortzuk parte har dezakete zozketan? Azaroaren 20ra arte izena eman duten AHOBIZI eta BELARRIPRETS guztiak. Saria jasotzeko bertan egon behar da, beraz, ateratako lehenengo pertsona ez bada agertzen, izenak ateratzen jarraituko dugu saskiaren jabea agertu arte.

Azaroaren 30ean BERTSO AFARIA ere antolatu dugu kiroldegiko tabernan. Saioa Alkaiza eta Julen Zelaieta izanen dira bertsolari gonbidatuak. Txartelak salgai daude dagoeneko Kultur Etxeko atezaintzan eta Kiroldegiko tabernan, 18 euroan.

 

Atzera begira, pasa den larunbatean, azaroak 10, entsaio egunea ospatu genuen eta jende ugarri elkartu zen. Mila esker posible egin zenuten guztioi: talde motorreko kideak, joaldunak, dantzariak, erraldoiak, gaiteroak, kantuk taldea… eta hurbildu zen jendea andanari.

Hemen ikusi ahal dituzue egun horretan ateratako argazki eta bideo batzuk.
Euskaraldia
Txapa banaketarekin aurrera jarraitzen dugu eta, oraindik ez baduzue jaso, pasa zaitezkete kiroldegiko sarreratik, hantxe emanen dizuete eta!

Azaroaren 23an

 

You may also like...