SANTA AGEDA BEZPERA-OTSAILAK 4

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.


Datorren astelehenean, Otsailak 4, Santa Ageda Bezpera dugu. Hori dela eta, arratsaldeko
18:30tan, San Juan Plazan elkartuko gara bere ohorezko koplak abesteko. Animatu zaitezte
baserritarraz janztera, hartu makila, kopla papera eta etorri gurekin ospatzera.
Bukatzean, Berdintasuna elkartean merienda egongo da, parte hartu dugun guztiontzat.
Ibilbidea: San juan Plaza, Virgen Blanca, Ezpeleta, S. Francisco, Ferial, El Portal, Navarro etxea,
S. Esteban, Berdintasuna

1
Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz
Aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
Ez ta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.
__ __ __
2
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna, __
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
__ __ __
3
Mendi tontorrak elurrez zuri
atai aldean laiotza
etxe hontako nagusi jaunak
urrezkoa du bihotza
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa
dirurik ez bada berdin zaigu
gizendutako bildotsa
__ __ __
4
Santa Ageda aitzakiakin
elkartu gara kuadrila
aurrera goaz eta nahi duna
gurekin etor dadila
ohitura zaharrak berpiztea
ez da inorentzat kalte
gaizki esanak barkatu eta
hurrengo urte bitarte
1 (berriro) EEUUPP!!!

 

 

You may also like...