#ConoceUharteEzagutu2019- PARTE-HARTZE ARRAKASTATSUA ETA DIBERTSIOA CONOCE UHARTE EZAGUTU ORIENTAZIOKO 6. JARDUNALDIAN

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Urtero bezala ,“lagun-mamitu” gara berriro apirilaren 7an ospatutako,“Conoce Uharte Ezagutu” 6. Jardunaldian; Uhartearrak eta beste herrietako lagunak elkartu gara jolasteko, Uharte ezagutzeko eta une goxoak pasatzeko bai familian nola kuadrilan.

Aurten muga guztiak gainditu ditugu eta 401 pertsona (boluntarioak aparte) parte hartu dugu goiz jostagarri batean, eguraldia “ongi portatu” zen eta jai giroa nabaria izan zen. Lehiakortasunak erantsi zion emozioa eta abenturararako grina.

Beti bezala, proba eta pisten bitartez gure herriko historia, kultura eta bitxikeriak ezagutu ditugu eta Uhartear askorentzat ezezagunak diren lekuetatik eraman gaitu. Gainera,  Angel Orozen hegazkinen motore bilduma eta Ernesto Astizen asmakizunak liztor beltzak harrapatzeko eta erakusgai jarritako habi ikaragarriak izan dira aurtengo puntu deigarrienak. Honez gain, Astrainen tailerra eta garai bateko makinak, Don Carlos Hotelaren zonalde erromantikoena, “eko-negutegiak” ikusgai izan dugu, Berdintasun elkartean Tipulonekin egon eta Iparteniseko kirol pistak ezagutzeko aukera ere izan dugu. Puntu guzti hauek,  beste urte batez, ibilbidea erabat harrigarri izaten lagundu du. Eskerrik asko herriko bazter pribatuak erakustea posible egin duzuen guztioi!!

Ibilbideak ere gure mendiaren landaretza balioa azpimarratzeko balio izan du eta hegaztien ikerketetarako zonalde pribilegiatua dugula erakutsi. Bista ikaragarriak dituen lekuetatik ibili gara eta gure haurtzaroko espazioetara hurbildu, presak, hondakinak, gure mugak inguratzea, oinez, korrika, eskalatzen eta hortaz aparte… Izotzean irristatzea!! Hori bai, irrifar onenak “Abentura-puntuarekin” lortu ditugu,bakar batzuk hankez gain beste zerbait ere busti baitzuten.

ARGAZKI RALLYA

Modernizazioaren laguntzarekin dena errazagoa izan da, argazki rallya ere txipa zuten pika bidez puntuatzen zelako.

Rallya, zalantzarik gabe, elementu jostagarria bezala indartu da, emozioa ematen du eta proba elikatzen du gure ingurunea ezagutzeko beta emanez. Ez dugu kirol proba soil bat egin nahi, dena ez dadila presaka egin lehena iristeko. Uharte, gure ingurunea, gure historia, gure jendea… gehiago ezagutzean datza…

GURE WEB ORRIA

… eta nola ez! gure web orria bilakatu partekatzeko erreminta gisa. Dakizuen bezala web orri honetan Uharten dauden baliabide guztiak eguneratuak aurki ditzakezue eta taldeek herrian bertan egiten dituzuen jarduera kulturala, kirola, e.a. bertan argitara dezakezue, eta ez da makala!!!

ARGAZKIAK
Conoce Uharte Ezagutu 2019

Seigarren jardunaldi hau detailetxo txikiz beterik egon da. Argazkietan horiek guztiak jasotzen saiatu gara eta jarduera honetan boluntario lanetan aritu ziren pertsona askori esker zertxobait lortu dugu. Mila esker.

Argazkiak flickr-en igoz joanen gara astean zehar eta hemen” ikusi ahalko dituzue. Asko dira… ziur batean baino gehiagotan agertzen zaretela. Goza ezazue!

SAILKAPENA

Ah, noski! Garrantzirik gabeko detaleitxoa, baina guztion kuriositatea asetzeko, ere ematen dizuegu. A mailan irabazle suertatu zen “Trumoia” taldea, gehienezko puntuazioa lortu zuten ordu 1 eta 56 minututan.

B mailan, “Dune” taldekoek puntuazio osoa lortu zuten ordu 1 eta 27 minututan. Zorionak txapeldunei!

Oharra: parte-hartzaile asko izan zarete eta beti akatsaren bat izan ahal da… Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu hanka-sartzeren bat egin badugu. Jakin badakigu ulertzen gaituzuela!!!

Talde guztien puntuazioa kontsulta dezakezue beheko esteketan:

A MAILA
thumbnail of A-Sailkapena-Clasificación 2019

B MAILA
thumbnail of B-Sailkapena-Clasificación 2019

MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK!!

Gure eskerrik asko “berooooooenaaaaaa” Nafarroako Kirol Elkarteari eta laguntzen ibili zire guztioi, beti bezala musutruk.

ETA GURE ESKERRIK BEROENA PROBA HAU EGITEA POSIBLE EGIN DUZUEN BOLUNTARIOEI!!

Herrian eginen diren hurrengo jardueretan topo eginen dugu. Badakizue, bat bera ere ez galtzeko hemen dituzue kontsulta-gai:
http://conoce-uharte-ezagutu.info/

Jarrai gaitzazu Facebook-en ATSEGIN DUT klikatuz, Twitter-en @UharteEzagutu
eta orain Instagram-en.

You may also like...