“UHARTEKLIK” ARGAZKI LEHIAKETA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Zerk kezkatzen zaitu? Gaztea zarelarik, zer da zure pentsamenduak betetzen dituen hori?

Azaldu argazki baten bidez… Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du!

Erakusketa bat egingo dugu Ugazten, zuen kezka guztiak erakutsi eta horiei buruzko iritziak partekatzeko aukera izango dugu.

Askatu zure irudimena eta sormena!

12-30 urte bitarteko Uharteko gazteek ala Ugaztera etortzen zaretenek parte hartu dezakezue.

Argazki bakarra aurkeztuko da, argazkiarekin kontatu nahi duzun azalpen txikia. Ekarri beharko da argazkia inprimaturik, A4 neurrian, argazki-papera erabilita.

Aurkezteko epea eta lekua: Abenduaren 15a baino lehen, Ugazten.

Epaimahai aditua egongo da eta 3 sari banatuko ditugu.

  1. Gabonsaria + Uharteko Izotz Jauregirako 2 sarrera
  2. Gabonsaria + zinemarako 2 sarrera.
  3. Gabonsaria.

Argazkiaren atzealdean, parte-hartzailearen izengoitia eta argazkiaren izenburua idatzi beharko da.

Gutun-azal batean izengoitia idatzi beharko da eta horren barruan eta beste orri batean, ondorengo datuak:

  • Argazkiaren izenburua.
  • Argazkilariaren izen-abizenak.
  • NAN zenbakia.
  • Helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Sari banaketaren data: Abenduaren 20an, ostirala, 18:00etan, Ugazten.

Argazki guztiak Ugazten erakutsiko dira erakusketa batean.

Lehiaketan parte hartzea, lehiaketaren oinarri hauek onartzea dakar.

Uharteklik argazki lehiaketa kartela

You may also like...