INAUTERIETAKO HIRI KANPALDIEN

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

JARDUERA NORENTZAT DA: 2019-2020 ikasturtean Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasketak burutzen ari diren haurrak.

DATAK: OTSAILAK 24, 25 eta 26.

PLAZA KOPURUA: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

MATRIKULAZIOA:
AURRE-INSKRIPZIOAK 948 012 012 telefonoan: urtarrilaren 27tik 31ra.
AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 16,50€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez: otsailaren 6tik 7ra
MATRIKULAK: otsailaren 10etik 14ra, Udaletxeko erregistro orokorrean.
• AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
o Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).
o IBAN – Kontu zenbakia.
o Aparteko instantzia batean 2018ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

PREZIO PUBLIKOA (3 egun):
• 5.000 € bitarteko PCE – 16,50€.
• 5.001 eurotik 8.000 eurora bitarteko PCE – 27,50€.
• 8.001 eurotik 10.000 eurora bitarteko PCE – 34,00€.
• 10.001 eurotik 15.000 eurora bitarteko PCE – 37,50€.
• 15.001 eurotik 20.000 eurora bitarteko PCE – 41,50€.
• 20.001 eurotik gorako PCE – 45,50€.
• Erroldatu gabeak – 70,50€.
• Jantoki zerbitzua (14:00-15:30). Prezioa 14,00€ (gutxienez, 8 haur) eta 7,50€ (gehienez, 15 haur begiraleko) artean ibiliko da. Bazkaria etxetik ekarriko dute (Udalak hozkailua eta mikrouhina jartzen ditu) eta begiralearen kostea zerbitzuko erabiltzaileen artean banatuko da.
• Ordutegia 8:00etatik 14:00etara, baina sartzeko ordutegia malgua izanen da: 8:00etatik 9:15era.

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskera, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuko arloen bitartez.

Argibide gehiago www.huarte.es eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) eta 948 33 07 61 (Uharteko Udala) telefo

 

You may also like...