Lanean gaude zuentzako, kulturarekin hobeak izango gara!

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Udaberrirako prest geneukan programazioa bertan behera utzi behar izan dugu. Jarduera pila bat genituen prest: haur, gazte eta helduendako antzerkia, ipuinkontaketak, erakusketak, musika emanaldiak, 3dance dantza jaialdia, tailer bereziak,… Udaberri honetan ezin izango ditugu eskeini. Baina lanean ari gara bertan behera utzi ditugun jarduera guztiak berriz ere zuekin, elkarrekin elkarbanatzeko. Izan ere, egoerak baimentzen duenean data berriak bilatuko ditugu eta Kultur Etxean ikusiko gara berriz ere. Sortzaileek merezi dute, zuek merezi duzue eta kulturak merezi du. Zuen zain egongo gara!

Eskerrak eman nahi dizkiegu konpainia eta artista guztiei gurekin egoteko erakutsitako nahiagatik, eta espero dugu hilabete hauetan irautea, oso gogorrak izango baitira haientzat.

Atzeratutako ikuskizun eta jarduerak:

-Zinema dokumentala: “GIRL RISING”         

-Zinema dokumentala: “QUE NADIE CAMINE POR MI MENTE”

-Zinema dokumentala: “HIJAS DE CYNISCA”

-Erakusketa: “GAZA AMAL”

-Ipunikontalaria: “7 NESKA AUSART”

-Musika: ANDRE MARI ZURIA ABESBATZAREN KONTZERTUA

-Tailerra: ITZALEN LABORATEGIA

-Tailerra: antzerki fisikoa (Nafarroako arte eszenikoen zirkuitoko mediazio jarduera)

-Haur txikitxoendako antzerkia: “URA-AGUA”     

-Familiarteko antzerkia: “AIOKO”

-Helduendako antzerkia: “LLOVIENDO RANAS” (Nafarroako antzerki zirkuitoa)

-Gazte eta helduendako antzerkia: “EVERYBODY NEEDS HEROES” (Nafarroako antzerki zirkuitoa)

-Familiarteko antzerkia: “BIZI DANTZA” Ortzondo dantza taldearen partehartzearekin (PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTX)    

-Dantza jaialdia: 3DANCE

Albiste eguneratuak gure sare sozialetan!

 

 

 

 

 

 

You may also like...