2020 UDAKO MENDI ERRONKA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

Aupa!

Hainbeste egun etxetik atera gabe pasa ondoren, kalera ateratzeko eta naturaz disfrutatzeko garaia heldu da. Beraz, uda honetan ez zaitez mendira joan gabe geratu lagun edo familiarekin.

Uharteko kuadrillen asanbladatik erronka bat luzatzen dizuegu!

Hemen duzue mendi ezberdinen zerrenda bat, maila ezberdinetan sailkatuak. Zuen maila aukeratu eta ea zerrenda betetzen duzuen!

Bidaliguzue argazkia tontorrean zuen lagun taldean bereizgarria den zerbaitekin (zapi, ikurriña, arropa edo kolore bat…) eta Uharte Ezagutu web orrian jarriko ditugu. Jarri zure kuadrilaren edo taldearen izena.

Korreoa: Eraikiuharte@gmail.com

LINKA EUSKERAZ: https://docs.google.com/document/d/10JzQ2_7pHmN_K9-WznJi2Lw5TywIfFi0vOks8yp7Cbc/edit?usp=sharing

Ez ezazu ahaztu mendia arriskutsua den ariketa bat dela eta altuera baxuetan egon arren eguraldia faktore garrantzitsu eta arriskutsu bat bihurtzen dela. Hori dela eta, mendira joan baino lehen bidea eta espero den eguraldia ezagutu behar da, eta beharren arabera prestatu ateraldia. Ziurtatu oinetako egokiak dituzula, arropa aski eta ura soberan daramazula.

P.D:  Ekintza hau Uharte Josten egitarauaren barnean sartuta dagoen ekintza da, eta Munduko Argia eta Ugazterekin elkarlanean burutu da.

 

 

You may also like...