Ongi etorri Euskaraldira!

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site’s default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

https://youtu.be/obc1HkLG4p8

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Lehen Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu zen, eta Uharten 295 ahobizi eta 147 belarriprest  eman zuten izena.

2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

ARIGUNEek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.

Arigune bezala izena emateko epea irailaren 27an bukatzen da. Oraindik ez baduzu izena eman, garaiz zaude, sakatu helbide honetan: https://ariguneak.euskaraldia.eus/

 

AHOBIZI naiz

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 

 

BELARRIPREST naiz

Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut.

 

 

2018an izena eman ba zenuen, e-posta bat jasoko duzu eta bertatik berretsi ahalko duzu oso erraz.

Berria bazara, irailaren 24an zabalduko da izena emateko epea. Hala ere, Uharten zuek laguntzeko mahaia jarriko dugu bi ostiral arratsaldean, hurbildu eta lagunduko dizugu!

Noiz:     irailaren 25ean eta urriaren 2an.

18:00etatik 20:00etara.

Non:     San Juan plazan, udaletxeko atearen aurrean.

 

Jantzi Euskaraldia

Kamisetak, mantalak eta bestelako materiala ere sortu da eta erosteko aukera dago on-line, esteka honetan: https://denda.euskaraldia.eus/

 

ANIMA ZAITEZ ETA HURBILDU EUSKARALDIRA!

GEHIAGO!

GEHIAGOREKIN!

GEHIAGOTAN!

You may also like...