UGAZTEKO IRTEERA: ESKALADA ROCOPOLISERA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

IRTEERA: ESKALADA ROCOPOLISERA

Urtarrilak 8, ostirala.

Irteera: 16:30ean San Juan plazatik, elizaren ondotik. Villavesaz joango gara.

Gutxi gorabeherako itzulera: 21:30ean.

12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Hiru aukera hauen artean hauta dezakezu:

  • 1. AUKERA: Eskalada jarduera, 2 ordu, monitorearekin: eskalada bertikala + Rapel + abentura-parkea.
  • 2. AUKERA: Boudler eta eskalada bertikala, monitore batek gainbegiratua: eskaladaz zertxobait baldin badakizue eta eskalada bertikalerako gainbegiratzea eta boudler eremuari etekin handiagoa ateratzea besterik behar ez duzuen gazteei zuzendua.
  • 3. AUKERA: Rocópolis zure kabuz. Begiralerik gabe. Gainbegiratzerik gabe eskalatzeko esperientzia eta ezagutza nahikoa duten adinez nagusi diren gazteei soilik zuzendua.

PREZIOA:

 

  1. AUKERA:
10 €
  1. AUKERA:
10 €
  1. AUKERA:
7 €

 

Hauek barne: Rocopolisek eskaladarako (aukeratutako aukeraren arabera), beharrezkoak diren soka eta materialak emanen ditu, baina, baldin badaukazu, zure materiala eramatea gomendatzen da (batez ere eskalatzeko oinetakoak, 2. eta 3. aukeretarako). Prezioan erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua sartzen dira.

Ez du barne hartzen:

  • Garraioa: Ugaztetik villavesaz joango gara, baina bakoitzak bere garraioa ordainduko du. Adin nagusiko gazteak zuen kabuz joan zaitezkete, Ugazten izena ematerakoan abisatuz, Rocopolisekin ordutegiak koordina ditzagun.
  • Magnesio likidoa eraman beharko duzue (nahitaezkoa) 2. eta 3. aukerak hautatu dituzuenok.

Plaza mugatuak.

Talde txikietan kudeatuko da, baimendutako edukieraren arabera.

Adin gutxikoek baimena aurkeztu beharko duzue.

Rocópolisetik eta Ugaztetik markatutako COVID arauak onartu beharko dira.

Izen-emateak: abenduaren 13ra arte, Ugazten.

Ordainketak: abenduaren 14tik 18ra.

info + Ugazten.

You may also like...