Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

ERAKUSKETA: UHARTEKO IHAUTERIAK
Otsailaren 1etik 26ra, Kultur Etxean.
Bisita ordutegia: astelehenetik ostiralera 14:00etatik 20:00etara.
Aurten ihauteriak ezin izango ditugu ohi bezala ospatu. Hala ere, gure ihauteriak presente izango ditugu erakusketa honen bitartez. Bertan, Uharteko ihauterietako pertsonaiak ezagutu ahal izango dituzu: Tipulon, txatxoak, Kemakuloak eta minerbak.
“TIPULON UHARTEKO IHAUTERIA” PROIEKZIOA
Osteguna, otsailak 4. Kultur Etxea.
18:00 euskaraz / 19:00 gazteleraz.
Iraupena: 16 minutu.
Dokumental honek Uharteko ihauterietara hurbiltzen gaitu, bere protagonisten eskutik. Tipulonek, Kemakuloek, minerbek, txatxoek, Zanpantzarrak, eta gainerako pertsonaiek, gonbidapena luzatzen dizute: horiekin batera abentura hau goza dezazun. 2005eko Uharte ihauterietan grabatutako dokumentala.
Doako sarrera. Sarrera erreserbatu hemen.
Antolatzailea: Berdintasuna Elkartea.