IRTEERA: IPAR ESKI LARRA-BELAGUAN
Otsailaren 27a, larunbata.
Adina: 12 – 30 urte bitarteko gazteak (gazteenak, 2008an jaiotakoak).
Irteera: 08:30ean, Zubiarte 26 bus geltokitik, farmaziaren ondoan.
Itzulera: 18:45ak aldera, Zubiarte 21 bus geltokira, Vizcay tabernaren ondoan.
Prezioa:
MATERIAL ALOKAIRUA BARNE (*) | ALOKAIRURIK GABE
(**) |
|
Uhartekoak | 20 € | 15 € |
Kanpokoak | 30 € | 25 € |
(*) Hauek barne: forfait, ekipo alokairua (eskiak, bastoiak eta botak), asegurua eta autobusa.
(**) Hauek barne: forfait, asegurua eta autobusa.
Eraman: Elurretako berokia, jertse polarra (edo antzekoa), txandala (edo arropa erosoa), eguzki betaurrekoak, eguzki-krema, txanoa eta eskularruak, ogitartekoak (gosaria, bazkaria, askaria), aldatzeko arropa (kamiseta, barruko arropa, galtzak, jertsea eta galtzerdiak), NANa (edota nortasun agiriren bat) eta osasun-txartela (Osasunbidea).
Izen-ematea: otsailaren 1etik 7ra.
Ordainketak: otsailaren 8tik 12ra.
Leku mugatuak.
Uharteko Udalak, Gazteria arlotik, antolatua.