UHARTEKO LITERATUR LEHIAKETA, OIHANA SARIAK, MARTXAN!

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Uharteko literatur lehiaketa dagoeneko martxan!

Uharteko Udalak, 2020.urteko geldialdearen ostean, OIHANA SARIAK-en egitasmoa martxan jarri du berriz. Aurtengoan bi disziplina izango ditugu: NARRAZIO LABURRA eta KOMIKIA. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago eta bi hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak.

Aurtengo sariketaren gaia librea izango da, beraz, parte-hartzaileek gustukoen duten istorioa garatzeko aukera izango dute.

Animatu zuen seme alabak lehiaketara parte hartzera eta daukaten sormena literaturaen bidez adieraztera.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

Komiki eta narrazio tailerrak

Aurten ere, komiki eta narrazio tailerrak antolatu ditugu, atxikita informazio guztia helarazten dizuegu (oinarriak eta tailerrei buruzko informazio guztia).

Idaztea eta marraztea gustoko baduzu aukera bikaina daukazu Uharten! Zure ipuina edota komikia egiten ikasiko duzu.

Nori zuzendua: lehen hezkuntzako 3/4/5/6 ikasleei zuzendua (9-12 urte).

Egunak: apirilaren 6a, 7a, 8a eta 9a.

Izen-emateak: cultura@huarte.es – 948 33 35 82. (Matrikula orria beteta helarazi).

Izen-emate epea: martxoaren 26a.

TAILERREN INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

MATRIKULA ORRIA


 

You may also like...