#ConoceUharteEzagutu2021- 6, 7 eta 8. puntuak

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

6. Puntua

1. pista 3tik:

Inoiz ez nago bakarrik, Uharteko artista handi bat dago beti nire alboan.

2. pista 3tik: 

Natura erdi-erdian, herri osoaren teilatuei nago begira.

3. pista 3tik: 

Maitasunez landatu ninduten haren oroimenean, Oihanaren magalean.

7. Puntua

1. pista 3tik:

Berriki izen jarri didate, XIX. mendearen hasieran Uharte osatzen zuten hiru auzoetako batena. Duela urte aaaaasko jaio nintzen… irailaren 1ean 75 urte beteko ditut.

2. pista 3tik: 

Jende askori irakatsi diot, eta oraindik ere irakasten jarraitzen dut, baina orain, gainera, sormenerako espazio bat naiz.

3. pista 3tik: 

Uharteko bihotzean nago eta herriko arnasgune sozio-kulturaletako bat naiz.

8. Puntua

1. pista 3tik:

2004an kilo batzuk gehiago hartu nituen, baina orain libratu egin naiz haietaz eta zoragarria nago.

2. pista 3tik: 

Nire ingurune natural ederrak berreskuratu egin du ibaiaren ur-goraldietan izandako arintze-funtzio hidrologikoa. Gainera, Nafarroako lehen CO2 hustutegi gisa erregistratu berri naute.

3. pista 3tik: 

Areatzea deitzen didate. 2017an 121.500 m3 betegarri kendu ondoren, 5 hektarea baino gehiagoko parke bihurtzen hasi nintzen, hainbat espezieren habitata den putzu eder batekin.

You may also like...