Nafarroako 20. Zirko Jaialdia

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

ABUZTUAREN 27AN IRITSIKO DA UHARTERA “EZIN ZAILAGO” NAFARROAKO ZIRKO JAIALDIA

20 urteko historia beteko ditu aurten jaialdiak. Bertatik, nafarroako 5 herritan, 65 konpainia baino gehiago igaro dira. Bi hamarkada hauetan 115.000 pertsona baino gehiagorengana iritsi gara, eta une ahaztezinak bizi izan ditugu.

Hogeigarren edizioa abuztuaren 27an hasiko da, Uharten, eta Tuteran, San Adrianen, Vianan eta Altsasun jarraituko du.

“Ezin zailagoa” jaialdiak 20. urtemuga eta funanbulista gisa nazioartean ospea lortu zuen pertsonaia baten heriotzaren mendeurrena batu nahi izan ditu: Remigia Echarren iruindarrak nazioartean arrakasta izan zuen “Mademoiselle Agustini” izen artistikoarekin.

Jaialdiaren bigarren atala, dantza bertikaleko gaueko ikuskizuna paregabe batekin osatuko da. Gaueko ikuskizuna izanik, argiztapen bereziz eta proiekzio ederrez osatua dago.

 

UHARTEKO EGITARAUA, “EZIN ZAILAGOA” 2021:

 

REMIGIA ECHARREN, La Reina del Arga

20:00 Ferial Plazan

Nafarroako Estefanía de Paz aktoreak “LA REINA DEL ARGA” ikuskizunean Iruñeko funanbulista Remigia Echarren izeneko emakume ausarta ekarriko du gogora.  XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran Iruñean bizi izan zen. Artista ausart eta trebe honek Arga ibaia 10 metroko alturan zeharkatzeaz gain, Europako leku askotan ibili zen.

2021ean, hil zeneko mendeurrena betetzen denean, Remigia Echarrenen memoria berreskuratu nahi izan du Estefanía de Pazek. Zirkoaren Historian gogoratzea merezi du Remigia Echarrenek.

«Remigia Echarren, la Reina del Arga» ikuskizunak arte, teknika eta hizkuntza artistiko desberdinak konbinatzen ditu, hala nola narrazioa, interpretazioa, antzerkia, objektuak, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakuso-zirkoa, clowna eta zirkoa.

Pop up, kartel argitsu eta musika bidez sortutako eszena hedagarriak daude.

Ikuskizun delikatua da, zirkoko arteen historiaz eta funanbulismoa bezalako teknikez hitz egiten diguna, eta, batez ere, Remigia Echarren, Argako Erregina, ezagutzera eramaten diguna.

Eszenan pertsona bakarra badago ere, profesionalen lankidetza zabala izan duen eta ikerketa-proiektu zabalago baten parte da.

Gazteleraz, 50 minutuko iraupena eta publiko guztiei zuzendua dago ikuskizuna.

 

SACRED”

DANTZA BERTIKALAREN GAUEKO IKUSKIZUNA

22:00 Ugarrandia Kiroldegiko frontoian

Itsasoko sakonenetik galaxietako urrunenera dena dago konektatuta. Hau da batzen gaituen lotura sakratua. Denboraren herentzia da, guztiok barruan daramagun sorkuntzaren hazia.

“SACRED”-k (Sagrado) bizitzari izaera ematen dioten geometria jainkotiar horietan guztietan zehar bidaia bat egitea proposatzen du.

Dantza eta proiekzio ikuskizun honek unibertsoaren taupadaren partituraren barruan guregan darion notari buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu.

Bildu eta inguratzen gaituena sentitzeko ikuskizuna

La Glo Circo aireko eta dantza bertikaleko artisten konpainia bat da, Gloria Peón Torrek sortua eta zuzendua, konpainiako zuzendaria, artista eta akrobata profesionala. Hamabi urte baino gehiago daramatza dantzan eta zirkoan murgilduta, munduko hainbat tokitako eskoletan, hala nola, Brasilgo Eskola Nazionalean eta Kubako Eskola Nazionalean.

 

AFORO MURRIZTUAK ETA SARREREN ERRESERBA

Edukiera mugatua denez, sarrera erreserbatzea gomendatzen da. Aldez aurretik sarrerak agortzen ez badira, iritsi ahala sartu ahal izango da esparruan, edukiera bete arte.

Nola erreserbatu daitezke sarrerak?

  • www.huarte.es webgunaren bidez (sarreren salmenta atala)
  • 948 33 35 82 telefonora deituz. Ordutegia: 8:30-14:00.

 

You may also like...