“EMAKUMEA ETA KIROLA” HAMABOSTALDIA
- Erakusketa “Emakumezkoen kirola”
Iñaki Vergara Pérez. Urriaren 15etik- 31ra. Kultur Etxea.
- Pelikula- dokumentala “Hijas de Cynisca”.
Ostirala, urriak 22. 19:00. Kultur Etxea
“Hijas de Cynisca” Beatriz Carreteroren film dokumentala da, kiroleko genero-desberdintasunari buruzkoa, bizi garen gizartearen isla. Kirola da emakumea gehien diskriminatzen den eremuetako bat, eta horretaz gutxien jabetzen garenetako bat.
Hauexek dira: Ona Carbonell-sinkronizatua, Almudena Cid-gimnasia erritmikoa, Amaya Valdemoro-saskibaloia, Bea Fernandez-eskubaloia, Dori Ruano-txirrindularitza, Jennifer Pareja-waterpolo, Lydia Valentín-halterofilia, Carmen Martin-eskubaloia, Jessica Vall-igeriketa, Mary Álvarez Del Burgo- voleyball entrenatzailea, Laura Torvisko-futbol entrenatzailea, Paula Tirini-voleyball entrenatzailea eta Paloma Del Río-kazetaria.
- Mahai-ingurua: “Emakumeak kirolean; esperientziak, lorpenak, zailtasunak eta erronkak”. Ostirala, urriak 29. 19:00. Kultur EtxeaAntolatzaileak: Kirol, Kultura eta Berdintasun Zerbitzuak