“Besaulkietan barna” dokumentalean parte hartu du Uharteko Udalak

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Nafarroako Antzoki Sarearen Zirkuituko 2020. urteko programazioan burutu ziren hainbat bitarekaritza jarduerari buruzko dokumentala

Nafarroako Antzoki Sareak (Uharte sarearen parte da) eta Kaleidoscopestudio-k “Entre Butacas – Besaulkietan Barna” dokumentala aurkezten dute; Nafarroako Antzoki sarearen Zirkuituaren 2020. urteko programazioarekin batera antolatu ziren hainbat bitartekaritza jardueren ondorioz ekoiztutako lana.

Antolatutako jarduerak dokumentatzeko helburuarekin, horietako hainbat grabatu egin ziren, baita parte-hartzaileen hainbat testigantza ere: konpainiak, kultur teknikariak eta parte-hartu zuren ikusle edo audientziak.

Lan ildo honen helburua eszenatokia eta besaulki patioaren arteko barrera ikusezina apurtzea da, emanaldiaz haratago doazen eta ikusleekin harreman zuzena sortzen duten jarduera mota hauen bitartez.

“Entre Butacas – Besaulkietan Barna” piezan egindako lanak agerian uzten du mota hauetako bitartekaritza jardueren indarra, gure audientziekin eta kolektiboekin kontaktu zuzena sortzerako orduan.

Led Silhouette konpainiaren Dantza, Xabier Artieda-ren Antzerki Fisikoa, La Caja Flotante-ren Lengoaia berriak eta Ados Teatro-ren Antzerki Inklusiboa dira dokumental motz honen protagonistak eta, nola ez, parte-hartzaile guztien iritzi eta testigantzak, izan konpainia, kultur teknikari, zein ikusle.

You may also like...