GOZAMENEZ- SEXUALITATEARI BURUZKO PROGRAMA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Programa honekin gazteen sexualitatea propio eta begirune osoz adierazi nahi dugu, ikuspuntu positibo, plural eta aberasgarri batetik abiatuta.

Horretarako gonbidatzen zaitugu Uharteko gazteek proposatutako

hurrengo doako jardueretan parte hartzera:

 

UGAZTEKO TRIVIAL-SEX:

Gazteok egindako galderekin osatutako jolas berezia…

Azaroaren 5ean, ostirala, 19:30etik aurrera Ugazten.

Zure taldearekin parte hartzeko, eman izena Ugazten, ordua emanen dizuegu!!!

 

“FUTBOLIN PARTY-SEX”: Inoiz jolastu ez duzun Futbolin paregabea…

Azaroaren 12an, ostirala, 19:30ean Ugazten.

Izena eman Ugazten, azaroaren 7a arte, igandea. Leku mugatuak!!

 

“GOZAMENEZ KUTXA” TAILERRA: Pasioz betetakoa.

Azaroaren 26an, ostirala, 17:30etik 20:30era Ugazten.

Itsaso Baquedano Sexologaren eskutik.

Izena eman Ugazten, azaroaren 21a arte, igandea. Leku mugatuak!!

 

Antolatzen dute: Gozamenez Programaren Koordinadora, Ugazte-Uharteko Gazte Lokalera maiz etortzen diren gazteak, Uharteko Udalaren Gazteria Zerbitzua eta Uharte eta Esteribarko Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea.

You may also like...