KONPARTSAREN GABON ZUHAITZA APAINDU

Gabonak badatoz…
Konpartsa topaketa bat prestatzen ari da abenduaren 19an konpartsaren lokalean, txikiek eta handiek konpartsaren zuhaitza apaindu dezaten!
Nola?
Konpartsak informazio mahai bat jarriko du herritarren eskura kultur etxean abenduaren 9tik aurrera eta bertan zure txantiloiak hartu ahal izango dituzu koloreztatzeko!
Anima zaitez eta zatoz konpartsaren Gabonetako zuhaitza apaintzera!