ANTZERKIA (GEURETIK SORTUAK)

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

TRAPU ZIKINAK (Lore More antzerki taldea)

Larunbata, otsailak 12. 19:00. Uharteko Kultur Etxea.

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak. Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”?
Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.
Antzezleak: Lara Villanueva, Maialen Diaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza.
Iraupena: 80 minutu.
Hizkuntza: euskara.
Sarrera: 4 €. Erosi sarrerak hemen
Antolatzatzen dute: Udalbiltza eta Uharte eta Atarrabiako Udalek.

You may also like...