“CONOCE UHARTE EZAGUTU” ORIENTAZIOKO 8. JARDUNALDIA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Aurten normaltasunera itzuliko gara!!

Maiatzaren 8a, igandea.

Lekuak identifikatu, zuen estrategia diseinatu eta… jokoaz gozatu!!!

Jarraitu pistak, apirilaren 13tik aurrera, gure webaren bitartez: Pistak hemen!

2 eta 5 kide arteko taldeak. Gogoratu!!! Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean.

Izen-ematea apirilaren 25etik maiatzaren 3ra, Ugazten, Kultur Etxean edo formulario honen bitartez:

Eman beharko duzu arduradunaren izena, harremanetarako datuak, taldearen izena eta bere kideenak, kategoria adieraziz:

  • a) kategoria: Taldean 10 urte baino gutxiago edo 65 urtetik gorako taldekideren bat dagoenean.
  • b) kategoria: Taldeko kide guztiak 11 urtetik gorakoak zaretenean.

Oharra: adingabekoek, 12 urte baino helduagoak, parte hartu ahalko duzue zuek bakarrik taldean, baina gurasoen ala arduradun baten baimena bete beharko duzue formularioaren bidez. Hala ez bada, ezin izango dizuegu mapa eman.

Eta Rally Fotografiko baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen duzue.

Inskripzioaren prezioa: 2€ pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko.

09:30               El Ferial Plazan: kuota ordainketa, jokoaren informazioa eta mapa jasotzea. Photocall. Eguraldi txarra egitekotan, Plazaldeako patioko karpatik aterako da.

10:30               Taldeen irteera.

12:30               Jokoaren amaierako gehienezko ordua.

13:00               Parte-hartzaileendako “ogi-mami” jatea El Ferial plazan edo karpan (euria eginen balu).

 

Eta gogoratu indarrean dagoen COVID eta bide segurtasuneko arauak bete behar dituzuela!!

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Nafarroa Kirol Elkartea, Uharteko auzotarrak, Mendi taldea eta Uharteko Udala.

 

You may also like...