HEMEN DAGO UHARTEKO EGUNA! – EGITARAUA, OHARRAK ETA AURRETIKO JARDUERAK

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

 

Deskargatu egitaraua pdf formatuan, edo lortu Uharteko establezimenduetan

EGITARAUA UHARTEKO EGUNA 2022 PROGRAMA DIA DE HUARTE_baja

HERRI ANITZ, ABERATS ETA ESKUZABAL BATEK DAUKAN ABERASTASUN KULTURALA OSPATZEN DUGU

Normaltasun berri baterantz goaz, birusak normalean kalean zegoena kendu digu: kultura, jaiak, hizkuntzak, emozioak, sentimenduak… Jaiegun honen talde eragileak kalera ateratzeko gonbita egin nahi dizu, hainbeste denbora ikusi gabe egon ondoren Uharte benetan zer den erakutsi nahi dizu. Denon artean gogora dezagun zeinen garrantzitsua den kultura herri anitz, desberdin eta eskuzabal batean, noizbait izan zena ahaztu gabe, baina laster batean iritsiko den etorkizuna irudikatuz. Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiegu modu batean edo bestean egun hau ospatzea posible egin duten pertsona, erakunde eta talde guztiei. Haiek gabe ezinezkoa izanen litzateke. Errespetua, elkarbizitza, aniztasuna eta giro ona izan daitezela herri honen eta egun honen funtsezko elementu bereizgarria.

GORA UHARTEKO EGUNA!

AURRETIKO JARDUERAK

ITURRIDANTZA ikasteko edo errepasatzeko tailerrak
Maiatzaren 5a eta 12a, ostegunak, 19:30ean, Plazaldean.
Antolatzen du: Ortzondo Dantza Taldea.

 

JARDUEREN EGITARAUA maiatzak 14  

GOIZEAN

09:00
GOIZ-SOINUAK Uharteko gaiteroekin
09:30
JOALDUNEN irteera Berdintasuna elkartetik
10:00 San Juan Plazan
TOKIKO FERIAren irekiera eta sormen-aisialdi tailerren eta herriko artisten erakusketa.
Animazioa UHARTEKO TXALAPARTARIAK taldearekin
10:30
KULTURA ETA MUSIKA KALEJIRA. Kultura eta musika taldeek bat eginen dute Uharte zein anitza,
desberdin eta eskuzabala den erakusteko ibilbide batean. KALEJIRA San Juan plazatik abiatuko da, eta
talde kulturalak Uharteko leku ezberdinetan sartuko dira, une ahaztezinak emanez
Parte – hartzaileak: Uharteko Konpartsa, Antzerki Tailerra, Kantuz, Ortzondo, Ecos Navarros, Uharteko
Abesbatza, Uharteko Jota Eskola, Amaiur Dantza Taldea, Andre Mari, Hip – Hop eta Euskal Dantzen
Tailerrak
12:00 San Juan Plazan
Uharteko Egunaren SUZIRIA ETA PREGOIAREN IRAKURKETA UHARTEKO TXALAPARTARIAK
animatuta
12:30 San Juan Plazan
Animazioa kaleetan barna ELEKTROPIKALArekin

ARRATSALDEAN

14:00 El Ferial Plazan
BAZKARI AUTOGESTIONATUA
16:00 El Ferial Plazan
PINTAKARAK txikientzat
17:00-19:00 El Ferial Plazan
ÉPSILON musika taldearen emanaldia
19:30 San Juan Plazan
ITURRIDANTZAren dantza herrikoia. Anima zaitez Uhartekoa den dantza hau dantzatzera. Denok
gonbidatuta zaudete
Jarraian Jauziak
19:30 San Juan Plazan
SAGARDO ETA GAZTA DASTAKETA, 1E
21:15 El Ferial Plazan
ZEZEN ETA BEHI-SUZKOA
21:30 – 03:00 San Juan Plazan
KONTZERTUAKETA DJa herriko REPLIKANTES, EUSKALTRAP eta ARITZALAS taldeekin

OHARRAK UHARTEKO BIZILAGUNEI

UHARTEKO EGUNA GARBIA IZAN DEZAGUN El Ferial plazan egiten diren herri bazkarien ondoren, mesedez, garbitu erabilitako espazioa. Horretarako zabor-poltsak jarriko dira, besteak beste, plater, botila edota janari hondarrik lurrean ez gelditzeko. Plaza denona da, utzi aurkitu duzun bezala, mesedez. 

ZEZEN-SUZKOA Gurasoei jakinarazten zaie zezensuzkoan parte-hartzea borondatezkoa dela eta arriskuak dakartzala, gerta daitezkeen ezbeharretan txikien arduradunak gurasoak dira. Zezen-suzkoak ateratzen dituen txinpartekin arropa erre daiteke, beraz, hau guztia kontutan hartuta, arropa egokia eramatea aholkatzen dugu.

EZ UTZI KOTXEA EL FERIAL PLAZAN Gogoan izan Uharteko Egunean debekatuta dagoela Ferialeko plaza osoan aparkatzea. Halaber, gogoratu behar da Ferialeko plazan zezensuzkoa egingo dela, eta, beraz, ordutegi horietan bertan ez aparkatzea gomendatzen da. Horrez gain, plaza trafikoari itxiko zaiola jakinarazten da. 

EGURALDI TXARRA DELA ETA www.conoce-uharte-ezagutu.info webguneak informazio guztia emango du euriak programaren jardueraren bat aldatzera behartzen badu.

DENOK GOZATZEKO MODUKO UHARTEKO EGUN BATEN ALDE, BERDINTASUNEAN ETA EDOZEIN ERASO SEXISTAZ LIBRE

Antolatzailea: Uharteko Taldeak eta bizilagunak

Laguntzen du : Uharteko Udala

 

comparsa

Apartado de la comparsa de gigantes y cabezudos de Huarte

You may also like...