“WOMAN” DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

KULTURARTEKO URRIA 

“WOMAN” DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA
Ostirala, urriak 7. 19:00. Kultur etxea.
Medicusmundiren dokumentala, Kanaki Filmsek ekoitzia.
Mozambiken, lehen presidentearen alaba Josina Machelen kasuak erakusten du genero indarkeriak ez dituela gizarte mailak bereizten. Beste emakume batzuek egunero jasaten dute izua, defendatzeko baliabiderik gabe. Generoak jaiotzetik definitzen ditu; gizarteak mendean hartu nahi ditu; matxismoak hil egiten ditu. Orain, emakume poliedriko, boteretsu, sutsu eta borrokalarien belaunaldi berri batek desberdintasunari aurre egiteko ahotsa altxatzen du hip-hop, rap, poesia, justizia eta mugimendu sozialetatik.
Dokumentalaren ostean, Raul de la Fuente zuzendariarekin solasaldia izango da.

You may also like...