KUBIK, 1-4 urte bitarteko haurrendako ikuskizuna

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.


1-4 URTE BITARTEKO HAURRENDAKO IKUSKIZUNA
KUBIK (TEATRO PARAÍSO)
Igandea, azaroak 6. Kultur Etxea.
17:00 euskaraz
18:15 gazteleraz
”Kubik”en dena eraldatzen da. Mundu batek mundu berri bati bide ematen dio.
Bi antzezleek pilatu, transformatu, mugitu eta esploratzeko toki berriak sortzen dituen eraikuntza-joko handi bat manipulatzen dute. Mugimenduan dagoen arkitektura honetan, bolumen eta formen bidez, irudiak agertzen joango diren pantaila txiki mugikorrak sortuko dituzte. Aktoreak elkarrekin ohartuko dira sortu eta begiratzeak eragiten duen gozamenaz eta ikusle txikiak imaginatu, aurkitu eta amestea posible den zentzumen-unibertsoan murgilduko dira.
Antzezleak: Rosa A. Garcia eta Javier Fernandez.
Publikoa: 1-4 urte bitarteko haurrak (ahalik eta haur gehien sartu ahal izateko, gehienez ere heldu batekin joatea aholkatzen dugu).
Iraupena: 45 min.
Sarrera: 3 € (sarrera pertsona guztiek erosi beharko dute, haur eta helduek). 
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

You may also like...