EUSKARALDIA-hitzez ekiteko garaia

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Badator EUSKARALDIA!!!

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da EUSKARALDIAren 3. edizioa eta bertan parte hartzeko modu desberdinak daude: norbanakoek AHOBIZI edo BELARRIPREST izateko aukera izanen dugu eta entitateek ARIGUNE bezala.

Uharten osatuta dago talde motorra honen ingurukoak kudeatzeko. Adi hurrengo zitei!

 

Oraindik izenik eman ez baduzu edo aurreko urteetakoa berretsi…

EMAN IZENA

Azaroaren 11n, san Juan plazan egonen diren mahaietan ere izanen duzu aukera izena emateko, baina ez ahaztu!

 

 

Azaroaren 18tik aurrera ORBELALDIA.

EUSKARALDIA irauten den bitartean kaleak girotzeko eta euskara erabiltzeko aukera gehiago izateko Uharteko Udaletik euskarazko kultur ziklo bat antolatu dugu: Txupinazoa Uharteko hainbat kultur taldeen parte-hartzearekin; txapa tailerra haurrentzat eta euskara maite baina ez dakitenentzat; antzerkia; Euskara jalgi hadi plazara! ekimena; dokumentalaren proiekzioa; bertso-afaria; eta Argazkilaritza mugikorrean IKASTAROA.

ANIMA ZAITEZ, JANTZI ZURE TXAPA ETA PARTE HARTU PROGRAMATUTAKO EKITALDIETAN!!!

You may also like...