🎭🤭🤣 ANTZERKIA KOMEDIA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

 

LEHENDAKARI GAIA (TXALO PRODUKZIOAK)

‼️⚠️ 19:00etara aurreratzen da 

Larunbata, azaroak 19. 19:00. Kultur Etxea
Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. Ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Arazoa bideratzeko psikiatra bat ageriko da eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.
Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, ¿euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?
Antzezleak: Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Publikoa: gazte eta helduentzat.
Hizkuntza: euskara.
Iraupena: 90 min.
Sarrera: 6 €.

You may also like...