“CONOCE UHARTE EZAGUTU” ORIENTAZIOKO 9. JARDUNALDIA

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Apirilaren 23a, igandea.

Lekuak identifikatu, zuen estrategia diseinatu eta… jokoaz gozatu!!!

Jarraitu pistak, martxoaren 29tik aurrera, gure webaren bitartez:  https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/

2 eta 5 kide arteko taldeak. Gogoratu!!! Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean.

Izen-ematea apirilaren 3tik 18ra, Ugazten, Kultur Etxean edo https://acortar.link/pMhh6F  helbidean aurki dezakezun inprimakiaren bidez. Eman beharko duzu arduradunaren izena, harremanetarako datuak, taldearen izena eta bere kideenak, kategoria adieraziz:

  • a) kategoria: Taldean 11 urte baino gutxiago edo 65 urtetik gorako taldekideren bat dagoenean.
  • b) kategoria: Taldeko kide guztiak 11 urtetik gorakoak zaretenean.

Oharra: 12 urte baino helduagoak, baina adingabeak, parte hartu ahalko duzue zuek bakarrik taldean, baina gurasoen ala arduradun baten baimena bete beharko duzue formularioaren bidez. Hala ez bada, ezin izango dizuegu mapa eman.

Eta Argazki Rally baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen duzue.

Inskripzioaren prezioa: 2 € pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko.

09:30               El Ferial Plazan: kuota ordainketa, jokoaren informazioa eta mapa jasotzea. Photocall. Eguraldi txarra egitekotan, Plazaldeako patioko karpatik aterako da.

10:30               Taldeen irteera.

12:30               Jokoaren amaierako gehieneko ordua.

13:00               Parte-hartzaileendako “ogi-mami” jatea El Ferial plazan edo karpan (euria eginen balu).

 

Eta gogoratu bide segurtasuneko arauak bete behar dituzuela!!

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Nafarroa Kirol Elkartea, Uharteko auzotarrak, Mendi taldea eta Uharteko Udala.

You may also like...