#ConoceUharteEzagutu2023 – 13, 14 eta 15. puntuak

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

13. Puntua

1. pista 3tik:

EITBPodkast plataforma “Lokatza” podcastak Ondas Saria irabazi zuen Ondas Podcast lehiaketaren lehen edizioan, hizkuntza koofizialetan podcast onenaren atalean. Egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da “Lokatza”, “mundua lokatzetan jartzekoa”.

2. pista 3tik: 

Esku sortzaile batzuek, 1000 erreboluzioetara jartzen didatenak, gogortzen didate izpiritua ere.

3. pista 3tik: 

Urbiko bidean, zaldien irrintzi aurrean, Uhartear artista batek bere tailerren ateak irekiko dizkigu egiten duen zeramika lan zoragarria ezagutu dezagun.

14. Puntua

1. pista 3tik:

Enpresa edo norbanakoek  nire zerbitzuak alokatu ditzakezue.

2. pista 3tik: 

Banakako bulegoak, bulegoak eta coworking aretoak ditut, baita ere bilera-aretoak, sukalde-jangela, harrera-gela etabar.

3. pista 3tik: 

Itaroa auzoberrian kokatutako eraikin modernoa naiz.

15. Puntua

1. pista 3tik:

Eraztuna jartzen dizut, baina konpromisurik gabe.

2. pista 3tik: 

Berroa inguruan garatzen den detektibe- eta ingurumen-lana, Iruñerriko ingurumen-interes handiena duen ibai-parajeetako batean.

3. pista 3tik: 

Helburua: urtean zehar hegaztien egiten duten mugimendua ezagutzea, bai eta haien osasun eta morfologi egoera.

Interesatzan bazaizu, Ornitolanek eta Iruñerriko mankomunitateak hegaztiak askatzeko antolatzen dituzten tailerretan parte har dezakezu.

You may also like...