ZAINKETEN ALDEKO TOKI ITUNA UHARTEN

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Informazio- saioa. Uharteko herritarrei, elkarteei eta kolektiboei zuzenduta.

MAIATZAK 23, ASTEARTEA

17:00

PLAZALDEA, 17. GELA

HIZLARIA: NEUS ALBERTOS MERI

 

Nafarroako Zainketen aldeko Itunak programa bat da Nafarroako Berdintasunerako Institutuak sustatua emakumeen eta gizonen arteko politika publikoen esparruan, Nafarroako Foru Komunitateak eta bertako toki erakundeek zainketen alde duten konpromisoa gauzatze aldera, funtsezko alderdia baita bizitzaren jasangarritasunerako, gizartearekin koordinatuta eta hitz eginez, eta berdintasun egiazkoa eta eraginkorra lortzeko.

Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programan hauxe daukagu zainketatzat: giza bizitzak jaiotzatik heriotzara arte duintasunez, autonomiaz eta ongizatez erreproduzitu, hazi eta sostengatu daitezen beharrezkoak diren ahalegin, zeregin eta lanen multzoa, izan publiko zein pribatu. Zainketak behar bezala bultzatu gabe, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak lortu ezineko nahia izaten jarraituko du.

Nafarroako Zainketen aldeko Itunen Programaren ardatz nagusia izanen da zainketa lanak banatu eta partekatzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaietan aurrera egiteko , eta horien bidez herritarren bizitzak eta ongizatea jarri nahi dira politika publikoen erdigunean.

 

“Uharte, zaintzen duen herria”

You may also like...