AISIALDIKO MONITORE IKASTAROA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak emana.

150 ordu teoriko-praktikoetako ikastaroa + 160 praktikoak + 30 programazioa/memoria.

Adinez nagusiei zuzenduta (18 urte beteak izan behar dira klase teoriko-praktikoak bukatu baino lehen).

Taldeak: euskaraz eta gaztelaniaz.

Iraupena: urriaren 21etik martxoaren 23ra arte.

Ordutegia: larunbatak, 09:00etatik 14:00etara (saio bat goizez eta arratsaldez izanen da ).

Prezioa: 410 €, BAINA ADI EGON: DIRU-LAGUNTZA HANDIA DU ETA!!! Ikastaroa bukatu eta gero, Uharte eta Esteribarren erroldatutakoei 100 euroko diru-laguntza emango zaie eta honetaz aparte, seguraski, ikastaroak NKGI-aren 175€ko diru-laguntza ere jasoko du (galdetu Ugazten).

Informazio gehiago eta izen-emateak, irailaren 6tik 11ra Ugazten edota Uharte eta Esteribarko Zerbitzu  Mankomunitatean.

Ordaintzeko data: irailaren 12tik 15a arte.

Oharra: Ikastaroa Uharte, Atarrabia eta Burlata artean egiten da, horregatik zenbait modulu burutzeko beste herrietara joan beharko da.

Antolatzen du: Urtxintxa Aisialdiko Hezitzaileen Eskolak, Burlata, Atarrabia eta Uharteko Gazteria Arloek eta Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitateak lagunduta.

You may also like...