UHARTEKO ERRALDOIEN JOTA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Antzina, 1900. urteko sarrerara arte, erraldoien konpartsek bi erritmo espezifiko baino ez zituzten dantzatzen, kalejirak eta jotak. Ohitura hori galdu egin zen egun bals deiturikoen mesedetan.
Gaur egun, oraindik ere, jende adinduak jotak deitzen die erraldoien ohiko balsei. Jota dantzatua erritmo tertziario arina da, kopla moduko tarteko zati batekin, eta gutxienez 3 minutuko iraupena du.
Uharteko konpartsatik erraldoiekin jota dantza berreskuratu nahi dugu une esanguratsuetan dantzatzeko, ohitura zahar hau ez galtzeko.
Horregatik, iaz “Uharteko Erraldoien Jota” estreinatu genuen, Uharteko gaiteroek konposatua, suziriaren ondorengo lehen erraldoien dantza gisa, koreografia propio batekin, balsaren erdialdean ikusleek bikoteka modu herrikoian dantzarazteko.

comparsa

Apartado de la comparsa de gigantes y cabezudos de Huarte

You may also like...