🎬🗣️PROIEKZIOA+SOLASALDIA “KEAREN ARTXIBOGILEAK. Ibilbide bat Tabakaleratik”

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Osteguna, azaroak 16. 18:00. Kultur Etxea.
Zigarroak egiteaz gain, Lupek, Asunek, Susik, Marivik, Clarak, Pilik eta Maitek gauza asko bizi, partekatu, ikasi, borrokatu eta ospatu zituzten, gaur egun, Tabakaleraren proiektu kulturala hartzen duen eraikinean. "Kearen Unibertsitatea" deitzen zioten fabrikari Tabakalerako langile ohiek, beraien bizitzetan izan zuen eraginari erreferentzia eginez.
Ikus-entzunezko pieza honek Tabakalerako espazioetan zehar egindako ibilbide  elkarrizketatua erakusten du. Eraikinaren iraganaren eta orainaren arteko irakurketa kritiko honek, aldez aurretik kearen artxiboan bildutako materialak eta elkarrekin lan egin zuten emakume talde baten ahotsak, begiradak eta bizipenak biltzen ditu.
Proposamen hau Mina fabrika zaharretik Uharte Zentrora Ekhiñe Etxeberriaren ikerketa-proiektuaren barruan kokatzen da. Filmaren ondoren solasaldia egingo dute Kearen artxibogileek eta Ekhiñe Etxeberriak.
Iraupena: 58 min.
Doako sarrera.
Antolatzaileak: Arte Garaikide Zentroa eta Kultura Zerbitzua.

You may also like...