🎤Familiarteko musika ikuskizuna

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

EHUNZANGO BATEN IPUINAK (Pasadas las 4)
Asteazkena, urtarrilak 3. Kultur Etxea. 
-Euskara: 17:00.
-Gaztelania: 18:30.
Negu gorrian, Luisak eta Marisak ibilaldi bat eginen dute basoan barna. Han oparitako kutxa izugarri handia aurkituko dute, eta haren jabea inon ageri ez denez, hura beraientzat geratzea bururatuko zaie, tartetxo batez bakarrik! Kutxaren barnean…, gutun bat eta galtzerdi mordo bat! Tramontana Rosana haize harroxkoak lagun duen ehunzangoari oparitu nahi dizkionak. Galtzerdiak ateratzean, batzuetatik istorio magikoak ateratzen direla ikusiko dute, eta beste batzuetatik doinuak eta abestiak, soinu handiak, tronboiak eta perkusioak lagunduak. Zeinen jostagarria!
Gomendatutako adina: +4 urte.
Iraupena: 60 min.
Sarrera: 3 €.
Antolatzailea: Kultura Zerbitzua.

You may also like...