#ConoceUharteEzagutu2024 – 11 eta 12. puntuak

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

11. Puntua

1. pista 3tik:

Bere gopari-sobreek tipulazorro askoren zoriarekin jokatzen zuten.

2. pista 3tik: 

Hezur-haragizko instituzioa, egoitza aldiz oso ezaguna.

3. pista 3tik: 

Uharteko Xendra taldeak konposatutako “Hor” abestiaren zati bat duzue hemen; une honetan abesti osoa kaleratuko den diskoaren grabaketa lanetan daude.

 

12. Puntua

1. pista 3tik:

<3, 1. eszena, 1. toma, grabatzen!

Gorputz bat agertu da uretan flotatzen.

2. pista 3tik: 

<3,  2.eszena, 1. toma, grabatzen!!

Polizia-lerro batek bertara sartzea eragozten die batzuetan urez betetako pasabide horretatik paseatzen eta ariketa fisikoa egiten duten bizilagunei.

3. pista 3tik: 

<3 Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuaren barruan Uharten grabatutako suspensezko film laburraren izenburua da. Angela López Yáñez Uhartearra da protagonista, eta filmaren kokalekuen artean herrira sartzeko zubi nagusietako bat ikus dezakegu.

You may also like...