#ConoceUharteEzagutu2024 – ORIENTAZIOKO 10. JARDUNALDIA

Sorry, this entry is only available in Euskara and Castellano.

Maiatzaren 26a, igandea.

10. Edizio berezi honetan ez galdu aukera Uharte hobe ezagutzeko… hemendik aurrera agian ez da urtero eginen… beraz, ez galdu!!

Lekuak identifikatu, zuen estrategia diseinatu eta… jokoaz gozatu!!!

Jarraitu pistak, maiatzaren 1etik aurrera, gure webaren bitartez:  https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/

2 eta 5 kide arteko taldeak. Gogoratu!!! Taldeak bereizten duen zerbait eraman beharko duzue soinean.

Izen-ematea maiatzaren 13tik 20ra, Ugazten, Kultur Etxean edo https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu helbidean aurki dezakezun inprimakiaren bidez. Eman beharko duzu arduradunaren izena, harremanetarako datuak, taldearen izena eta bere kideenak, kategoria adieraziz:

  • a) kategoria: Taldean 10 urte (edo gutxiago) edota 65 urte (edo gehiago) duen taldekideren bat dagoenean.
  • b) kategoria: Taldeko kide guztiak 11-64 urte bitartekoak zaretenean.

Oharra: 12 urte baino helduagoak, baina adingabeak, parte hartu ahalko duzue zuek bakarrik taldean, baina gurasoen edo arduradun baten baimena bete eta eman beharko diguzue (formularioan dago). Hala egiten ez baduzue, ezin izango dizuegu mapa eman.

Eta Argazki Rally baten bitartez puntu gehiago lortzeko aukera izanen duzue.

Inskripzioaren prezioa: 2 € pertsona bakoitzeko, jokoaren egunean ordaintzeko.

09:30               El Ferial Plazan: kuota ordainketa, jokoaren informazioa eta mapa jasotzea. Photocall. Eguraldi txarra egitekotan, Plazaldeako patioko karpatik aterako da.

10:30               Taldeen irteera.

12:45               Jokoaren amaierako gehieneko ordua.

13:15               Parte-hartzaileendako “ogi-mami” jatea El Ferial plazan edo karpan (euria eginen balu).

Eta gogoratu bide segurtasuneko arauak bete behar dituzuela!!

Facebook eta Twitter-en bitartez segi iezaguzu @UharteEzagutu #ConoceHuarte eta gure Instagramen bitartez: Conoce_uharte_ezagutu

Etorri eta UHARTE EZAGUTU; gozatu, pistak jarraitu eta erlojuaren kontra lehiatu.

SARTU ETA ZURE ESTRATEGIA PRESTATU!!

Antolatzaileak: Nafarroa Kirol Elkartea, Uharteko auzotarrak, Mendi taldea eta Uharteko Udala.

You may also like...