UHARTEKO GAZTEENTZAT ZUZENDUTAKO “ACTÚA” PROIEKTUA: ZURE IDEIEK BALIO DUTE

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Ugazte local juvenilGazte aktiboak zaretelako, antolatzeko eta zuen giroa transformatzeko gai zaretelako. “Nini belaunaldiaren” etiketa ez da zuena.

14 eta 17 urte bitarte baldin badituzu eta zure adineko jendearekin (beste auzo eta herrietan bere eremuak hobetzeko ere lan egingo dute) zure auzo edo herria hobetu ditzakeen gauzak egin nahi badituzu, leku bat proposatzen dizugu, non inguratzen zaituen errealitatea ikertu ahal izango duzu, zure ideiak kontatu eta ideia horiek Udalari helarazi.

Proposatzen dizuegu: Parte hartzeko tailerrak, ikertze soziala, elkartasun taldeak… eta 2015eko elkarteen Topaketa (2015eko uztailean doan izango den kanpaldia da).

Hazi nahi duten eta ildo honetan indartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko  Uharteko gazte guztiei (elkarteak, koadrilak edo bakarka) irekitako proposamena da.

Info + Uharteko Ugazte-Gazte Lokalean. Izena eman urtarrilaren 10a arte.

Noren proiektua da: Médicus Mundi Nafarroa, Urtxintxa Nafarroa – Aisialdiko Hezitzaileen Eskola, Ilundain Haritz-Berri Fundazioa eta IPES Elkartea. Ekintza Sozialeko GKEen Plataformak onartua eta EEA GRANTS eta entitate parte-hartzaileek finantzatuta.

 

You may also like...