GAZTE ETA HELDUENTZAKO ANTZERKIA. Sarrera: 1,55€

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish.

Martxoaren 14an, larunbata. 19:00etan Kultur Etxean. “Tres árboles de piedra”, producciones Maestras-en proiektua. Testuak eta zuzendaritza: Ana Maestrojuán. Aktoreen zerrenda: Leire Ruíz, Asun Abad eta Iratxe García Úrizekin. Emakume Langilearen Eguna ospatuko dugu eta emakumeen zein beren askatasunaren alde topa egin eta, jarraian, antzerkiaz gozatuko dugu.
Zer dute komunean Evita Peronek, Eva Braunek eta Joana ama santuak? Hirurak emakume giltzarriak izan ziren beren garaian eta hirurak hilda daude. Linboan, bizien eta hilen arteko munduan, elkar ezagutuko dute, elkartuko dira, eztabaidan ariko dira, barre egingo dute eta gogora ekarriko dute bizitzea ez zela hain txarra eta hiltzeak ez duela esan nahi amestea.
‘Tres árboles de piedra’ errespeturik gabeko umore garratzeko antzezlana da, erakutsirik gabeko oroimen irakaspena eta bizitzari egindako oihu etsia. “Lo egin eta lo egin artean dagoen denbora tarte labur hori da bizitza (Joana ama santuak esana).
Antolatzaileak: Andre Mari Emakumeen Elkartea eta Uharteko Udala – Casa de Cultura.

You may also like...